JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Aurtengoa uda euritsua izango dela dirudi, baina euriak ez ditu bertso saiook oztopatuko: Bertso Jaialdi Mundiala, Ez da kasualitatea, herrietako jaietako saioak... hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten uztailean zehar.

  • Urtero lez, Algortako San Inazio jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu: Kasinoko plazan, 13:00etan bertso saioak egongo dira  uztailaren 28an, 30ean eta 31n. Azken egunean, eguerdiko bertso saioa BERTSO MARATOIAren hasiera baino ez da izango: ondoren bertso bazkaria daukagu Gure Toki jatetxean eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena!

  • Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Hurrengo ekitaldiak:
28
Algortako jaietako bertso saioa
13:00etan
28
Gorlizko jaietako bertso saioa
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-07-11

Urtero lez, Algortako San Inazio jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu: Kasinoko plazan, 13:00etan bertso saioak egongo dira  uztailaren 28an, 30ean eta 31n. Azken egunean, eguerdiko bertso saioa BERTSO MARATOIAren hasiera baino ez da izango: ondoren bertso bazkaria daukagu Gure Toki jatetxean eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena!

Argitaratze data: 2024-07-03

Aurtengoa uda euritsua izango dela dirudi, baina euriak ez ditu bertso saiook oztopatuko: Bertso Jaialdi Mundiala, Ez da kasualitatea, herrietako jaietako saioak... hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten uztailean zehar.

Argitaratze data: 2024-06-20

Sopelako San Pedro jaietako bertso saioa hurrengo larunbatean izango da aurten, ekainaren 29an, 13:00etan. Paule Loizaga gai-jartzailearen gidaritzapean, txosnagunean bertsotan izango ditugu Kerman Diaz, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Ekhiñe Zapiain. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024-06-13

Aurten ere Egizu elkarteak umeentzako Udako Solstizio jaia antolatuko du Algortako San Nikolas plazan. Dantza, magia, txokolatada eta beste hainbat ekintza egongo dira plazan ekainaren 23an, igandean. Horien artean, 20:30ean June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago ALBEko bertsolariak izango ditugu bertsotan.

BBT23: Erandioko kanporaketa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa urriaren 22an jokatu da Erandioko Merkatu Zaharrean. Kantuan Ander Sarriugarte, Garazi Navarro, Igor Galarza, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariak aritu dira, Idoia Anzorandia Kareaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu Valor izan da puntu gehien batu dituena,  472,5 puntu, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 18an Santurtzin jokatuko den  finalaurrekora.

Sailkapena:

  • Unai Mendiburu Valor ------------- 472,5
  • Imanol Uria Albizuri ---------------- 448.5
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra----- 442.5
  • Igor Galarza Intxausti ------------- 430.5
  • Ander Sarriugarte Garcia -------- 419.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu ----- 411.5

Hurrengo saioa urriaren 29an izango da, Igorren, Aissa IntxaustiAsier GalarzaEneko AldanaJanire ArrizabalagaJone Larrinaga eta Oihana Bartra bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: