BBT23: Erandioko kanporaketa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa urriaren 22an jokatu da Erandioko Merkatu Zaharrean. Kantuan Ander Sarriugarte, Garazi Navarro, Igor Galarza, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariak aritu dira, Idoia Anzorandia Kareaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu Valor izan da puntu gehien batu dituena,  472,5 puntu, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 18an Santurtzin jokatuko den  finalaurrekora.

Sailkapena:

  • Unai Mendiburu Valor ------------- 472,5
  • Imanol Uria Albizuri ---------------- 448.5
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra----- 442.5
  • Igor Galarza Intxausti ------------- 430.5
  • Ander Sarriugarte Garcia -------- 419.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu ----- 411.5

Hurrengo saioa urriaren 29an izango da, Igorren, Aissa IntxaustiAsier GalarzaEneko AldanaJanire ArrizabalagaJone Larrinaga eta Oihana Bartra bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.