JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  •  Otsailean sartu berri gara eta plazarik plaza bertsotan dabiltza ALBEko bertsolariak. Hona hemen non kantatuko duten hil honetan:

  • Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
22
ABRA SARIA 2025
17:00etan
28
Bertso afaria 2025
21:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-01-30
Argitaratze data: 2024-12-17

Bertso jira musikatua abenduaren 27an helduko da Erandiora, Berbots Euskara Elkarteak eta ALBEk antolatuta. 20:30ean, Estrella tabernatik hasita, bertsotan izango ditugu Sustrai Colina eta Imanol Uria. Jiran zehar Kulunkan taldearen musikak lagunduko ditu bertsolariak. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024-12-11

Urtea ondo amaitzeko, eta iazko arrakasta ikusita, Abian kultur elkarteak eta ALBEk bertso poteoa antolatu dute abenduaren 26an. 20:00etan hasiko da, Algortako Triku tabernan, eta Jon Maia eta Inazio Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan.  Poteoa Salsidu eta Mugarri tabernetatik pasa eta Abian elkartean amaituko da. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024-12-10

BBT23: Arrigorriagako kanporaketa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 15ean jokatu da Arrigorriagako Lonbo aretoan. Kantuan Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro bertsolariak aritu dira, Igor Menika Bengoetxea gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Iruri Altzerreka Martinez izan da puntu gehien batu dituena, 475 puntu, eta azaroaren 11n Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da.

Sailkapena:

Hurrengo saioa urriaren 22an izango da, Erandion, Ander SarriugarteGarazi NavarroIgor GalarzaImanol UriaPaule Ixiar Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: