2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 15ean jokatu da Arrigorriagako Lonbo aretoan. Kantuan Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro bertsolariak aritu dira, Igor Menika Bengoetxea gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Iruri Altzerreka Martinez izan da puntu gehien batu dituena, 475 puntu, eta azaroaren 11n Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da.
Sailkapena:
- Iruri Altzerreka Martinez ------------- 475
- Josune Aramendi Perez--------------- 470
- Lurdes Ondaro Mallea ----------------- 453
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia----- 441
- Inazio Vidal Gurrutxaga -------------- 436,5
- Iker Uriarte Urrutia ---------------------- 431
Hurrengo saioa urriaren 22an izango da, Erandion, Ander Sarriugarte, Garazi Navarro, Igor Galarza, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.