José Antonio Sellán Peña zuen izena eta Areetako Berantzagi dantza taldeko alma materra genuen, baina tamalez 2023ko apirilaren 11n utzi gintuen. ALBErekin aspaldiko harremana zuen, gehienbat Areetako Olentzero biziduna dela bitarte.
Dagoeneko bukatu da UKBT24 eta oraingoan ere Jone Uria txapeldun atera da, burututako aurreko 2 edizioetan bezala.
Finalekoa egun luzea izan zen, baina polita eta oso emankorra zentzu askotan, ez soilik bertsoari dagokionean. Denbora arin pasatu zen eta hiru saioak zein finala gozatzekoak izan ziren. Eguerdi partean tartea ere egon zen ALBEkide eta ALBElagunok indarrak hartzeko, Algortako Gure Toki tabernako etxeko menu goxo eta asegarriari esker.
Urte birik behin egin ohi dugu eskualdeko txapelketa eder eta bizigarri hau, 2022ko salbuespenarekin, pandemia dela kausa. 2024 honetako martxoan, hiru egun jakinetan, eskualdeko hiru gune astinduko ditugu bertsoz: Berango, Sopela eta Algorta. Lehenbiziko bietan kanporaketak jokatuko dira, eta hirugarrenean finalaurrekoak eta finala. Horren inguruko informazioa lau hilean behin argitaratzen dugun liburuxkan topatuko duzu. Hemen lehenengo kanporaketa egunaren berri emango dugu.
2019ko uztailaren 12a egun eguzkitsu eta ederra izan zen, jendea kalera bultzatzen dituen horietakoa. Algortako plaza eta terrazak bazkalostetik bete ziren. 21:00ak baino pixka bat lehenago, inguruko bertsozaleak haien edariak amaitu eta ordaindu, terrazak utzi edota autoak aparkatu eta Muxikebarri zentrorantza abiatu ziren poliki-poliki. Zergatik? Bertso Jaialdi Mundiala hastear zegoelako, noski!
Pasadan urteetan Biotz Alai plazan ospatu ziren Mundialak, giro informalago batekin. Hori dela eta, antolatzaileak nahiko urduri zebiltzan aurten leku aldaketa zela eta. Muxikebarrik plazarekin konparatuta onurak eta trabak zituen arren, jaialdia bera edonon eginda ere mundiala zela ikusi zen. ALBEko antolatzaileek eta zentroko teknikariek lan asko egin behar izan zuten, baina aitortu behar da emaitza hobeezinak lortu zituztela.