Abian da 2016ko Uribe Kostako Bertsolari txapelketa. Hogeitalau bertsolarik ekin diote eskualde hiperbertsozale honetako aurtongo txapel preziatua lortzeko bideari. Leioako kanporaketan, otsailak 5, hamabi bertsolari lehiatu ziren hiru tabernatan. Egin beharreko lana: hasierako agur puntuagarria, ofizioan hiruna bertso zortziko nagusian, beste hiruna zortziko txikian, eta bertso bat hitz bat gaitzat emanda.
Kartela erakargarria: iparraldekoa (Aitor Servier), nafarra (Sarai Robles), arabarra (Asier Rubio), gipuzkoarra (Maialen Akizu) eta bizkaitar parea (Aitor Bizkarra eta ALBEko Paule Loizaga). Ekitaldia Azebarri Kultur Elkartearen txoko berrian, Euskal Herria kalean.
Gure bat-bateko bertso-eskolarako osagai egokia topatu dugulakoan gaude. Gure bertsolari gazteek etorria dute, teknika onaren jabe dira, mikro aurreko ausardiarik ez dute falta. Baina batzuetan bertsolari eta bertsojartzaile klasikoei ez diegu behar beste denbora eskaintzen. Eta ez da bertsolarien edo bertsozaleen errua; egungo bizimodu estresagarriaren errua da, inorena izatekotan.
Halako batean, Algortako kasinoa itxuraldatzen hasi zen. Edadeko muslari eta briskalariak geldiro-geldiro ostontzen joan ziren. Hango banakako mahaiak amu formako mahai handi bakar bihurtuta lotu ziren. Eta amuari beita ipini behar. Txoko batean pantaila handia.
Saio ederra, luzea eta mamitsua. Gaiak ugariak eta onak. Bertsolarien maila sano ona eta euren jarrera ere aparta. Lehenengo atalaren ostean, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maialen Arzallus eta Asier Azpiroz sailkatu ziren. Gero, Maialenek eta Asierrek jokatu zuten buruz burukoa. Azkenean, Asier Azpiroz “Azpi” bertsolari donostiarra gailendu zen. Bertsoak entzuleek epaitu zituzten, argazkidun txartelenbitartez.