Algortan eman zitzaion jarraipena Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari, eta noski, jendeak ere ez zuen huts egin. Algortak beste behin bere bertsozaletasuna atera zuen plazara.
Erandio izan zuen abiapuntu 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketak, Erandiok ondo irabazita baitauka bertso ekimen garrantzitsuen erreferentzia izateko pribilegioa. Berbots euskara elkartea ez da alferrik ari urtez urte eta euskal kulturgintzan.
Urtero legez, uztailaren hasieran Bertso Jaialdi Mundiala egin zen Algortako Biotz Alai plazan. Aurten ere, lanera etorri ziren bertsolariak goi mailakoak izan ziren: Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta azken orduko aldaketa, Amets Arzalluz, Xabi Payáren ordez.
Urteroko ospakizun eta erritoetan, Uribe Kostan bada bereziki maite dugun bat: San Juan bezperako sua. Uda heldu dela iragartzen digu eta, harekin batera, udako parranda, otordu eta bertso saioak. Gurean, Balkoitik balkoira, Jaialdi Mundiala eta San Inazio eguneko maratoia dira sonatuenak; ez, ordea, bakarrak. Bertsozale eta bertsolariek, herriz-herri, plazaz-plaza izaten dute elkarrekin gozatzeko aukera.
Ekainean sanjuanak,
festetan Barrika,
ALBEkook daukagu
urteroko zita!
Iratzargailu-hotsa. Kanpoan egun-argia. Eguzki amandrearen jaiaren biharamuna. Nagiak atera eta martxan. Urduliz helmuga. Baina ez helburu. Familiaren eguna. ALBE sendiarena. Batasuna helburu. Bertsoa lokarri. LAU LETRATXO izpiritua!