IKUS-ENTZULEAK ENGAINATU ZITUZTEN EDIZIOA

Urtero legez, uztailaren hasieran Bertso Jaialdi Mundiala egin zen Algortako Biotz Alai plazan. Aurten ere, lanera etorri ziren bertsolariak goi mailakoak izan ziren: Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta azken orduko aldaketa, Amets Arzalluz, Xabi Payáren ordez.

Miren Loizagak aurkeztutako saioan guztiek oso lan ona egin zuten, “lana” izan baitzen aurtengo saioaren ardatza. Hasieratik, Andoni eta Jone lanean hasi ziren jendartean isunak jartzen eta orden piska bat ezartzen ikus-entzuleen artean. Eta primerako lana egin zuten, plaza berehala bete baitzen, guztiak txintxo-txintxo saioa adi entzuteko prest!

Saioa, beti bezala ezin hobea! Gai freskoak, desberdinak, ederto girotuak: txikitako ametsak, bertso polibalenteak, lan-elkarrizketak, bakearen infiltratua bilatzeko jolasa… baita bertsolarien lan ustegabeko lanuztea ere! Bertsolariek erronka guztiak ederto gainditu zituzten, Biotz Alai plazara hurbildu ziren guztien gozamenerako. Primerako lana gai jartzaileena, laguntzaileena, antolakuntzarena, baita aurkezlearena ere! Noraino eta publikoko askori ziria sartzeraino! Kontu egizue!!!

Aurten ere, Bertso Jaialdi Mundiala, benetan mundiala! Milatik gora lagun ez dira garaiotan edozein ikuskizunetan biltzen!!!