Happy the teenagers and pleased the monitors. It went increassing from the seriousness to the pull the leg of the summercampers. An enjoyable bertso night!
Urtero bezala, aurten ere jendez bete zen hilaren 6an Bihotz Alai enparantza, bertso-saio Mundialean zer ikusiko zain. Nor edo nor iazko urteurreneko saio gogoangarriak langa goregi utzi ote zuen beldurrez baldin bazegoen ere, ez zuen inork hutsik egin, ez gai-jartzaile taldeak, ez aurkezleak, ez bertsolariek, ezta publikoak ere! Bertsolariak ere, beste behin, goi mailakoak izan ziren; aurtengoan Andoni Egaña, Fredi Paia, Jone Uria, Alaia Martin, Igor Elortza eta Julio Soto ibili ziren kantuan.
Uztailaren 5eko gauean Ander Deuna Ikastolako ingeles udalekua plaza bihurturik, gazteak bertso girora ekartzeko saiakera egin genuen. Bertan Iñigo Kortazar, Galder Bilbao “Txapi”, Beñat Torres eta Josu Landeta ibili ziren kantari. Publikoa bitxia inondik ere, denak 13 -15 urteen arteko neska-mutilak, uneoro saioari adi ibili zirenak. Gaiak gazteetako batzuek prestatu zituzten, eta denak udaleku giroko egoeren ingurukoak izan ziren.
Ez da erraza 2016ko bagilaren 25ean ALBEk Uribe Kostan zehar egin zuen bertso-egunaren mikronika egitea, egitaraua, ekitaldiak eta giroa makro-makro- makro izan zirelako! Baina ahaleginduko gara “seguidilla” bat “kopla txiki” bihurtzen.
Barrikako jai-batzordeko lagunek nekazaritza-azoka antolatu zuten ekainaren 19an Barrikako San Juan Jaien barruan. Udaletxe-plazako karpapean giro ederra arnasten zen: sasoi hobeezina, hainbat nekazari haien bendeja saltzeko irrikitan, jendetza hara eta hona. Eta giro horren erdi-erdian ALBErtsolari bi posturik postu bertsoak aireratzeko prest: Josu Landeta eta Iñigo Kortazar.
Eguraldiaren aurreikuspenari muzin eginez, 60 lagun inguru batu ginen pasa den barikuan Portu Zaharrean Jone Uria Albizuri algortarra eta Beñat Gaztelumendi Arandia añorgarra bertsotan ikus-entzuteko.