BERTSOSAIO EDERRA ANDER DEUNAKO SUMMER CAMPEN (Txapi connexion)

Happy the teenagers and pleased the monitors. It went increassing from the seriousness to the pull the leg of the summercampers. An enjoyable bertso night!

Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarrita zegoen ikastolako parkinean. Ikastolatik erronda turistiko azkar bat ezinbestekoa zen bertsolariek ikus zezaten summer camp-eko erritmoa, giroa, gorabeherak, ikasgela-logela litera eta guzti, apaingarriak... 

Anekdota ta txutxumutxuen berri eman eta afariari segidan ekin genion zortzi eta erdietan, gero bederatzi eta erdietan bertsosaioari puntual-puntual hasiera emateko. Sarrera eta azalpenak ingelesez eman eta gero, euskarara jauzi egin genuen eta meeting-point-ean hizkuntz inspektore bezala aurkeztuak izan ziren bertsolariak, euskararen erabilera sustatzeko eta handitzeko, bertsolari bezala gure hizkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten beste kontu askoren artean agurretan eta saioa aurrera joan zen bi ordu luzez geldialdirik gabe ikastolako main-hall-ean.

Zortziko nagusiko gai serioen ostean, zortziko txikian umorera pasatu ginen eta txantxa-jolas batzuen ondoren koplei ekin zieten bertsolariek, gazteen artean ibiliz, azken garaian hain arrakastatsua suertatzen hari den bertso-zirikatzaile formatoan. Saioa bere osotasunean abiadura hartzen joan zen eta puntako momentu asko egon ziren. 

Gaiak gazte taldeak jarri zuen, horretarako euren goizeko ingelez klaseko tarteak erabiliz, eta  bertsoa ingeles giro batean uztartzea lortuz. Sopelako english summer camp-a burbuil bat da, non 15 egunetan zehar ingelesa den protagonista; baina beti jarrera egokian, eta gure hizkuntza haintzat arturik. Eta kasu honetan, bertsoa bera erabiliz gure kultura, ohitura, eta sustraiak giro atzerritar batean sustatzeko, bertsoa izanik, berriro ere, transmisore, giltza eta bidai laguna. Besarkada bat Joshua, Benny eta Charles-i, Coto botilekin gozatu eta mila esker ekimen honekin hain harrera gozoa agertu duzuen guzti-guztioi. See you soon!

Argazkiak: http://albe.eus/2016-07-07-09-32-59/2016