Gure bat-bateko bertso-eskolarako osagai egokia topatu dugulakoan gaude. Gure bertsolari gazteek etorria dute, teknika onaren jabe dira, mikro aurreko ausardiarik ez dute falta. Baina batzuetan bertsolari eta bertsojartzaile klasikoei ez diegu behar beste denbora eskaintzen. Eta ez da bertsolarien edo bertsozaleen errua; egungo bizimodu estresagarriaren errua da, inorena izatekotan.
Atzo, Jon Aurre bertsolari ezagunak hasiera eman zion ikasturte honetan zehar martitzenero emango dituen eskolen ikastaldiari. Jakinduria handiko hitzak ebota zituen lehenengo azalpenetan: ahozko ondarea, herri-bertsoak eta herri-kantak, oroimenaren garrantzia… Gero xehe-xehe egin zituen Bilintxen “Bihotz eritua” bertso mitikoak, guztion gozamenerako. Irakurketa, analisia, balorazioa… eta kantaketa, jakina!
Hasi baino ez gara egin. Gogoratu atea zabalik duzuela gura duzuen guztiok. Ikastaroaren amaieran, afari eder bat egiteko ametsa dugu, eta Jonentzako opari zoragarria litzateke afari horretan irakurritako, landutako eta kantatutako zenbait bertso hari buruz kantatzea. Erronka botata dago!