Jone GeUriaren txapelpekoak. UKBT24ko finalaren eguna

Dagoeneko bukatu da UKBT24 eta oraingoan ere Jone Uria txapeldun atera da, burututako aurreko 2 edizioetan bezala. 

Finalekoa egun luzea izan zen, baina polita eta oso emankorra zentzu askotan, ez soilik bertsoari dagokionean. Denbora arin pasatu zen eta hiru saioak zein finala gozatzekoak izan ziren. Eguerdi partean tartea ere egon zen ALBEkide eta ALBElagunok indarrak hartzeko, Algortako Gure Toki tabernako etxeko menu goxo eta asegarriari esker.

UKBT finala Jone eta bertsolariak kopia
Aurpegi berriak ikusi ziren gai jartzaile, idazkari eta epaileen artean. Bertsotarako gai egoki, ugari eta ezberdinak egon ziren, egunerokotasuneko eta albiste diren kontuekin. Bertsolari eskarmentatuak eta ez hain ohikoak elkartu ziren, eta maila handiko
kanporaketetan, besteak beste, bertsoaldi, bertso ale, errima, agur eta doinu gogoangarriak entzuteko aukera paregabea izan genuen.

UKBT Finalaurrekoa 2UKBT FInalaurrekoa 4


Anekdota eta umorerako beste hainbat kontu ere azaldu ziren, bertsotan isla izan zutenak, hala nola, Villamonteko jabe Ikerrek oparitutako tortilla goxo ahaztua, Kateakoek bertsolarientzat jarritako sofa erosoa, Sanikoko estutasunak eta Azeberriko lokala bertso plaza eta tabladu bihurtua. 

UKBT Finalaurrekoa 1UKBT FInalaurrekoa 3


Bai finalerdietan, bai finalean, bertsolari bakoitzak bere uzta, ukitua eta zigilua utzi zituen, gai ederrei eta leku egokiei esker. Taberna guztiak bertso entzule aseezinez bete ziren, eta zaleek txalometroa lehertzeraino animatu zuten. Gainera, eguna luzea bezain puntakoa izan zen partaide guztiei esker: entzule, idazkari, gai jartzaile, epaile, tabernari, botillero… guztion artean sekulako taldea osatu genuen.

 

UKBT finala familia argazkia
Pintzelkada gutxitan, horixe da UKBT24ko finalaurre eta final egunak utzi ziguna. Hurrengo UKBTren eta plazen zain gelditzen gara, bertsoak ez baitu etenik.

Galder Bilbao Txapi