URIBE KOSTAKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN FRESKURA

Urte birik behin egin ohi dugu eskualdeko txapelketa eder eta bizigarri hau, 2022ko salbuespenarekin, pandemia dela kausa. 2024 honetako martxoan, hiru egun jakinetan, eskualdeko hiru gune astinduko ditugu bertsoz: Berango, Sopela eta Algorta. Lehenbiziko bietan kanporaketak jokatuko dira, eta hirugarrenean finalaurrekoak eta finala. Horren inguruko informazioa lau hilean behin argitaratzen dugun liburuxkan topatuko duzu. Hemen lehenengo kanporaketa egunaren berri emango dugu. 

Idazpuruan esan bezala, freskura ufada bat ekarri digu Uribe Kostako Txapelketaren aurtengo edizioak. Gazte eta beterano, neska eta mutil, betiko eta berri, hango eta hemengo, baina batez ere, denak konplize. Izan ere, konplizitate handia ikusten da parte hartzaile guztien artean, euretariko askok elkar gutxitan ikusi arren. 

Berango 3

Lehenengo kanporaketa saio biak Berangon egin ziren. Frontoi tabernan izan zen lehenengoa, bertako ugazabaren abegiarekin. Lau bertsolariek maila eta erritmo egokian kantatu zuten eta aspaldion plazatik aparte xamar zebilen Arratek irabazi zuen hangoa, ondo merezita ere. 

UKBT 1 kopiaUKBT Kanporaketak 1 2

Bigarrena pareko Nebarrebak tabernan egin genuen. Han ere berdin, giro ona, bertsozale goseak eta beste laukote bat kantuan. Bigarren honetan Bizkaiko Txapelketan bigarren postua lortutako Jone Uria nabarmendu zen. German Kortabarriak eta Beñat Vidalek maisutanez zuzendu zituzten saioak. Josu Arroyo, Arkaitz Gomez eta Joseba Santxo epaileen epaiak ez zuen eztabaidarik piztu, zorionez. Mikel Arratek idazkari lanean debutatu zuen, eta horrez gain, ALBEko laguntzaile andana aritu zen antolakuntzan, ohiko ganora eta gogoarekin. 

Berango 19UKBT 2 kopia

Saio biek utzi zituzten ale ederrak. Umore kolpeak ere izan ziren tarteka. Entzuleek gozatu egin zuten tabernako formatu bizi eta hurreko honetan. Eta era honetara sartu gara txapelketaren bihotzera. Beste egun eder bi lotzen zaizkigu aldian-aldiko bertso giro berezi honezaz gozatzeko. Erdu eta gozatu zeuk ere 0 kilometroko kultur jenero immaterial elikagarri honetaz!!!