BERTSO IRISH FEST, GUZTIEN GUSTUKOA IZATEKO PREST

Luzea da bertso saio tematiko honen historia. 2011n jaio zen eta aspaldion urte birik behin egin ohi dugu. Lehenago bertso afari eran antolatzen genuen. Baina 2019ko ediziorako formatua aldatzea erabaki genuen. Bertso afari formatutik tabernako ekitaldi irekira. Hori bai, tematikoa izaten jarraitzen du. Aurtengoaren gai nagusia Irlanda izan da.
 

IMG No style 20191122 220313 processed

Eta horregatik egin genuen Algortako kirol portuko Silver's taberna irlandarrean. Eta horregatik ekarri genuen Clowerwind zeltar musika taldea bertan jotzera. Eta horregatik ekarri genuen dantzari bat, irlandar ahaireakbertan dantzatzera. Entzuleak, berriz, ekarri baino erakarri egin genituen, kartelen bidez, emailez, sare sozialen bidez. Eta dirudienez, egin genuen deiak kili-kili egin zion hainbat laguni, taberna entzule finez bete baitzitzaigun bariku arrastiz. Belaunaldi guztietako bertsozaleak ikusi genituen han. Bertsozale petoak ez zirenak ere egon ziren. Bai eta pasoan zebiltzan beste batzuk, hango giroa ikusi eta bertan lotzea deliberatu zutenak.

BertsoIrishFest bertsolariak


 
Bertsolariak, Jone Uria eta Aitor Sarriegi, bikain aritu ziren, bai librean, bai Imanol Uriak jarritako gai ederrei erantzunez (gaiak auzolanean prestatu zituzten Naroak, Goizaldek eta Paulek). Musikariek polito berotu zuten giroa euren doinu alaiekin. Jantzi bereziz apaindutako dantzariak gindatxua ipini zuen lokalaren erdian, bere pauso eta jauziekin. Baina klimaxa, agian, amaiera aldera etorri zen, bertsolariek eta musikariek elkarrekin abestu/jo zutenean Jon Zaharraren doinu irlandarra. Bertsolariek koplak euskaraz eta musikariek leloa gaelikoz!!! Txaloak, aupadak, bertsoak, kantuak, birrak eta etxera joateko gogorik ez, hain izan zen ekitaldi gozoa eta osoa!!! Errepikatzeko moduko formatua, dudarik gabe!!!