Luzea da bertso saio tematiko honen historia. 2011n jaio zen eta aspaldion urte birik behin egin ohi dugu. Lehenago bertso afari eran antolatzen genuen. Baina 2019ko ediziorako formatua aldatzea erabaki genuen. Bertso afari formatutik tabernako ekitaldi irekira. Hori bai, tematikoa izaten jarraitzen du. Aurtengoaren gai nagusia Irlanda izan da.