JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <

Hurrengo ekitaldiak:
20
Hitzaren Dantza 2026
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2026-06-15

Leioako San Juan jaiak ekainaren 19tik 24ra ospatuko dira eta, urtero lez, egitarau oparo horren barruan ez da bertsorik faltako! Igandean, 19:00etan, José Ramon Aketxe plazan izango ditugu Unai Mendiburu, Aitor Sarriegi, Erika Lagoma eta Sustrai Colina bertsolariak, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetara.


Leioako jaietako egitarau osoa hemen aurkitu dezakezu.

Argitaratze data: 2026-06-12

Gaur jokatuko dira Bizkaiko Taldekako azken bi kanporaketak, Leioan eta Gernika-Lumon, eta bi saioetan eskualdeko bertsolariez osatutako Leioatik Leioara eta Karidadeko masokistak taldeek hartuko dute parte. Gaurko kanporaketetako talde irabazleek ere finalaurrekoetarako sailkapena lortuko dute.  Zorte on guztioi!

 

 

19:00etan Leioako Kazu tabernan hasita, bertsotan arituko dira Leioatik Leioara (Erlantz Pazos Ayo, Galder Bilbao Martinez, Jon Ortiz Larrucea, Peru Vidal Gurrutxaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Tomas Lacarta Alvarez eta Xabier Sainz de la Maza Bilbao) eta Far Westeko bertsolariak (Aitor Arrutia Azkueta, Ander Ucelay Aristi, Asier Alcedo Cano, Idoia Anzorandia Kareaga, Ion Barrocal Besga, Jon Martinez Beaskoetxea eta Nahia Ruiz de Arbulo).

19:00etan baita ere, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan kantuan izango dira Karidadeko masokistak (Aitor Fernández de Martikorena, Beñat López Arantzamendi, Germán Kortabarria Igartua, Josu Landeta Egurrola, Julen Ibañez Mugerza eta Pello Etxebarria Kerexeta) eta DuranGALDUEK (Ainhoa Urien Telletxe, Araitz Katarain Mugarza, Irune Basagoiti Agirre, Iruri Altzerreka Martinez eta Ixone Asategi Narbaiza).

Txapelketari buruzko informazio gehiago txapelketen atalean duzue ikusgai.

Argitaratze data: 2026-06-08
Argitaratze data: 2026-06-01

Taldekakoa 2024: Leioako kanporaketa

 Taldekakoa Leioa

 

Apirilaren  20an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako bostgarren kanporaketa. Hiru saio egin ziren: 19:00etan Sustrai tabernan, 20:30ean Udondoko Asua Berrin eta 22:00etan Kurkudi tabernan. Bertako Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako Zaldia taldeak aritu ziren bertsotan. Kanpoko taldeak lortu zituen puntu gehien eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko du.  

Hauek dira Leioatik Leioara taldearen kideak: Peru Vidal, Inazio Vidal, Beñat Vidal, Xabier Sainz de la Maza, Galder Bilbao, Jon Ortiz eta Erlantz Pazos.

Troiako Zaldia taldearen kideak Janire Arrizabalaga, Ander Arrien, Beñat Bilbao, Koldo Gezuraga, Jokin Antsotegi, Imanol Ziluaga, Ander Elortegi eta Jokin Abaitua dira. 

Hurrengo kanporaketa apirilaren 28an egingo da Zornotzan, Itallen eta Zornotzako bertso oskola taldeen artean.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: