JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Andra Mariko jaiak maiatzaren 9tik 17ra bitartean izango dira aurten. Azken urteetan egin izan den moduan, aurten ere jaietako azken egunean, domekan, bertsotan izango dugu eskolako bertsolariak: Julen Ibañez, Jone Uria, Aritz Landeta eta Peru Vidal. 12:30ean, aparkalekuko eszenatokian, Nagore Landeta gai-jartzailearen gidaritzapean. Animatu!

  • Maiatzak euriz eta eguzkiz agurtu gaitu, baina eguraldi eroak ez ditu gure ALBErtsolariak kikilduko. Hona hemen non kantatuko duten hilean zehar:

  • Urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra, 16 urtetik gora duen edonork bertsotan ikasteko aukera izango du ALBEk antolatutako hasiberrientzako ikastaroan. Interesatuak Algortako Aldai patronatuan elkartuko dira astezkenetan, 18:30etatik 19:30etara. Matrikula 25€-koa da. Izena emateko idatzi 605704385 telefonora edota albegetxo@gmail.com helbidera. Gozatu lagun artean bertsoen artean!

Hurrengo ekitaldiak:
17
Andra Mari jaietako bertso saioa 2026
12:30etan
19
Balkoitik Balkoira 2026
21:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2026-05-11

Andra Mariko jaiak maiatzaren 9tik 17ra bitartean izango dira aurten. Azken urteetan egin izan den moduan, aurten ere jaietako azken egunean, domekan, bertsotan izango dugu eskolako bertsolariak: Julen Ibañez, Jone Uria, Aritz Landeta eta Peru Vidal. 12:30ean, aparkalekuko eszenatokian, Nagore Landeta gai-jartzailearen gidaritzapean. Animatu!

Argitaratze data: 2026-05-07
Argitaratze data: 2026-04-29
Argitaratze data: 2026-04-15

BBT23: Gernika-Lumoko kanporaketa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa urriaren 8an jokatu da Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Kantuan Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza bertsolariak aritu dira, Itxaro Juaristi Olaetxea gai-jartzailearekin. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi Omaetxebarriak batu ditu puntu gehien, 479 puntu, eta beraz, azaroaren 25eko Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da.

Sailkapena:

Hurrengo saioa urriaren 15ean izango da, Arrigorriagan, Garikoitz SarriugarteIker UriarteInazio VidalIruri AltzerrekaJosune Aramendi eta Lurdes Ondaro bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: