Urteari amaiera borobila emateko bertso jirak antolatu ditugu: Abenduaren 2an Sopelan Aitor Mendiluze eta Julio Soto izango dira Oxabiren lagunekin batera eta 28an Erandion Andoni Egaña eta Imanol Uria Kulunkan taldearekin.

Urteari amaiera borobila emateko bertso jirak antolatu ditugu: Abenduaren 2an Sopelan Aitor Mendiluze eta Julio Soto izango dira Oxabiren lagunekin batera eta 28an Erandion Andoni Egaña eta Imanol Uria Kulunkan taldearekin.
ALBEko Imanol Uriak eta Unai Mendiburuk laugarren eta seigarren egin zuten atzo, azaroaren 18an, Berriz jokatuta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan. Herriko pilotalekuan eta Begoñe Olabarriak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Julen Erezuma, Miren Amuriza, Unai Mendiburu eta Xabat Galletebeitia. Puntu gehien Miren Amurizak batu zituen eta beraz finalerako txartela zuzenean lortu zuen.
Uribe Kostako komunikazio-taldeak, HIRUKAk, ekonomikoki bizi dituen une gaitzak arintzen lagunduko duten HIRUKAlagunak aurkitzeko asmoz, ALBEren laguntzaz, bertso-poteoa egingo da azaroaren 15ean, eguenean, Algortako Ajuria tabernatik abiatuta arrastiko 20:00etan.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak egin ostean, erabakita geratu da finalaurrekoetan ze bertsolarik kantatuko duten. ALBEtik 4 bertsolari ibiliko dira, Jone Uria, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!
ALBEko Itxaso Paia laugarren geratu zen, eta beraz, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Berriatuako Mendibarren frontoian eta Idoia Anzorandiak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Alcedo, Ibai Amillategi, Itxaso Paia, Josune Aramendi, Lander Ibarluzea ‘Aitxulua’ eta Oihana Bartra. Puntu gehien Oihana Bartrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.
Azaroaren 9an Algortako AZEBARRI Kultur Txokoan eta 20:30ean hasita, ALBEk antolatutako BIHOTZA GAZTE bertso ekitaldia egingo da. Oraingoan Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a eta Xabier Zeberio Zeberio I.a izango dira bertsokera klasikoaren erakustaldia egingo duten bertsolari beteranoak.