Epailetza ikastaroa eskainiko du Bizakaiako Bertsozale elkarteak urriaren 16an eta 26an, Bilbon. Epaile izan nahi dutenei zuzendutako ikastaro sakona izango da, goizeko 9:00etatik 13:30etara. Izena emateko epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.
Final laurdenen lehenengo saioa urriaren 19an izango da 17:00etan Andoainen, Basteroko kulturgunean.
Bihar larunbata, Urriak 5, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena jokatuko da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, 17:00etan.
Bihar, urriaren 5ean, 2019ko Taldekako Xilaba txapelketaren bi saio ospatuko dira 19:00etan. Alduden KONTRABANDA eta HASTA LA 2TORIA taldeek kantatuko dute eta Pausun, berriz, EZ OTOI PENTSA eta BARÇA taldeek.
Atari berri bat jarri du martxan Bertsozale Elkarteak: Bertsoeskola.eus. Euskal Herri osoko bertso-eskolentzako topagunea izango da, edukia eta berriak partekatu eta zabaltzeko diseinatua.