Bertsokabi sariketako finala urriaren 24an jokatu zen Iruñeko Herriko Tabernan. Aurreko faseko bikote irabazleak Aitor Irastorza-Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain-Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo-Alazne Untxalo egon ziren oholtza gainean bertsotan; horietatik, Irati Majuelo eta Alazne Untxalo izendatu zituzten txapeldun.
Eugenio Arraiza zena omentzeko sortu zen Bertsokabi Sariketa 2017an, bai eta Nafarroako bertsolari gazteei jendaurrean kantatzeko eta trebatzeko aukera emateko. Bi urterik behin ospatzen da eta aurten, bigarren edizioan, 16 eta 30 urte bitarteko hamazortzi bertsolarik eman zuten izena, bederatzi bikotetan banatuta. Horietatik, hiru bikote heldu ziren finalera: Aitor Irastorza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo, eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo.
Maialen Belarra izan zen gai-jartzailea eta epaimahaia Nerea Bruño, Joseba Beltza eta publikoko bost lagunek osatu zuten. Haiek izendatu zuten Irati Majuelo eta Alazne Untxalok osatutako bikotea irabazle eta Nafarroako Bertsozale Elkaterteko lehendakarian den Alaitz Rekondok jarri zien txapela. Alazne Untxalo bigarrenez izan da Bertsokabiko txapelduna: 2017an Egoitz Gorosterrazurekin batera irabazi zuen sariketako lehenengo edizioan.
Informazio gehiago Betsozale Elkartearen webgunean.