Bertsokabi sariketako finala urriaren 24an jokatu zen Iruñeko Herriko Tabernan.Aurreko faseko bikote irabazleak Aitor Irastorza-Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain-Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo-Alazne Untxalo egon ziren oholtza gainean bertsotan; horietatik, Irati Majuelo eta Alazne Untxalo izendatu zituzten txapeldun.