ALBEko Jone Uriak saioa irabazi eta finalerako txartela zuzenean lortu zuen, Arrate Illarok ordea seigarren egin zuen, atzo Lekeition jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan. Santi Brouard kiroldegian eta Amaia Ugaldek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Ander Elortegi, Arrate Illaro, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria eta Txaber Altube.