Argitaratze data: 2017/04/29

Lehenengo euskal marrazki bizidunen aitak utzi berri gaitu. 2012an AHOBI saria jaso zuen, Gotzon Elortza eta Asier Altunarekin batera, bertsolaritzan egindako ekarpenagatik. Zelan ahaztu Pernando amezketarra eta Txirrita marrazki bizidun mundialak! Bihoazkio haren sendiari gure doluminik eta sentikorrenak.

Mila esker eta beti arte, Juanba!

Argitaratze data: 2017/04/26

Iritsi da teklatu aurrean eroso para eta bertso eder batzuk idazteko ordua. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... ALBEk antolatutako BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren 12. edizioak emango dizu aukera. Hortik gorakoa zeure kontu!

Zure bertsoen begira lotzen gara...

ALBEren 35. urteurrenean, 2015ean, merezitako AHOBI saria eman genion bertsozale fin eta ALBElagun aspaldiko honi. Orain, umezurtz utzi gaituen honetan, bihoazkio gure doluminik eta sentikorrenak haren sendi osoari, eta gure agurrik ohoretsuena bertsozale apal bezain handiari. Beti arte, Jose Miguel!

Argitaratze data: 2017/04/21

Oraingoan ikastaro berrizale baten berri dakarkizuegu. Denok dakigu doinua bat-bateko bertsoaren oinarrizko osagaietako bat dela. Baina ematen ote diogu kantaerari behar besteko garrantzirik? Galdera interesgarri horri erantzuten lagunduko digu Eñaut Agirre bertsolari eta kantari errimeak. Eman izena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2017/04/11

BIZKAIKO TALDEKAKO TXAPELKETAren lehenengo fasea akabata, ALBEren altzotik urteneko sai taldeetatik talde bakarrak lortu dau aurrera egitea! Orain para gaitezan danok LEIOARA BEGIRA, eta bat egin daigun txapelketearen bigarren fasean jardungo dauen ALBEren ordezkari bakarragaz! Leioagaz lehiara lehoiak lez!!!

Argitaratze data: 2017/04/07

Maiatzaren 5ean, Algortako Ekin tabernan BERTSO AFARI TEMATIKOA izango dugu. Aurtengo gaia MEXIKO da, eta bertsotan Unai Iturriaga eta Julio Soto arituko zaizkigu. Ohi bezala, afarira mozorrotuta etortzeko eskatzen dizuegu, horrek asko laguntzen duelako giroa berotzen. Eman izena lehenbailehen festa mexikarrerako! Ez da gatz eta piperrik faltako!