Igandean Lekeition jokatutako finalaurrekoan erabaki zen 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea: Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Aitor Bizkarra. Zorionak!
Finalaren atarian geratu da ALBEko Imanol Uria eta koska bat beherago beste semifinalistekin batera Unai Mendiburu eta Arrate Illaro. Zuei danoi ere zorionak egindako lanagatik!
Horrela geratu da finalaurrekoen sailkapen orokorra:
Miren Amuriza 515.50
Nerea Ibarzabal 514.00
Jone Uria 508.50
Xabat Galletebeitia 503.50
Etxahun Lekue 502.00
Onintza Enbeita 497.50
Eneko Abasolo 'Abarkas' 487.50
Aitor Bizkarra 485.50
Imanol Uria 479.00
Malen Amenabar 474.50
Ibon Ajuriagojeaskoa 468.50
Oihana Bartra 467.50
Julen Erezuma 464.50
Ander Elortegi 462.50
Beñat Ugartetxea 460.50
Unai Mendiburu 460.00
Txaber Altube 457.00
Arrate Illaro 455.00
Hurrengo eta azkenengo geltokia Bilbao Arena izango da, abenduaren 15ean 17:00etan. Bertan jakingo dugu nor izango den 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna.
Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.