Atzo jokatu zen Deustun Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 4. eta azken kanporaketa. Eta saioaren ostean ofizial egin ziren ekainaren 3an Markina-Xemeingo finalean kantatuko duten 8 bertsolarien izenak. Haien artean 3 ALBEkide izango dira: Aritz Landeta, Naroa Torralba eta Maider Barañano. Zorionak, gazteok, eta zorte on finalean!
Bihar, lorailak 19, Berrizen jokatuko dau LEIOARA BEGIRA talde ALBEtarrak Bizkaiko Taldekako Txapelketearen bigarren faseko euren kanporaketea, Berrizen, 19:00etan hasita. Talde bi izango dabez lehiakide: Tire! eta Koipelustre's. Biharkoa gainditu ezkero, finala bagilaren 3an jokatuko leukie Markinan, Eskolarteko finalaren egun eta leku berean. Badeku bertara joateko atxakia polita!
Aritz Landetak irabazi zuen atzo Algortako Azebarrin jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 3. kanporaketa. Gaur 4.a jokatuko da Deustun, eta bertan jakingo dugu nor egongo diren Aritzegaz batera ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalean. Maider Barañano, Irene Ezkurra, Eneko Elordui eta Naroa Torralba ditugu, besteak beste, sailkapen horren zain. Gogor heldu, gazteok!
Gaur jokatuko da, maiatzak 16, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 3. kanporaketa Algortako Azebarri elkartean. Saioa 17:00etan izango da, eta ez da ALBEko ordezkaririk faltako: Aritz Landeta, Eneko Elordui, Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Oihan Diaz. Gai-jartzaile Beñat Vidal arituko da. Eutsi goiari, gazteok!
Eskolatik plazara bide luzea dago, eta ALBEkumeek tipi-tapaka egin ohi dute bidaia hori, hareatzan jaiotzen diren dortokakumeek itsasorainokoa egiten duten antzera. Maiatzaren 30ean indar erakustaldia egingo dute ALBEko ume-gaztetxo-gazteek Areetako Andres Isasi musika eskolan. Maialen Lujanbio eta Inazio Vidal izango dituzte bidelagun.
Maiatzaren 14an Getxoko Andra Mariko jaietan ALBEko gazteak arituko dira bertsotan, 13:00etan, aparkalekuko oholtzan: Aritz Landeta, Maider Barañano, Maddalen Ruesgas, Irene Ezkurra, Eneko Elordui eta Naroa Torralba. Gaijartze lanean talde berekoa den Araitz Lasa ibiliko da. Ez galdu gure gazteak bizi-bizian entzuteko aukera aparta hori!!!