ALBEKO GAZTEAK INDARTSU AURTONGO BERTSO ERRONDAN

Urtarrilaren 29an abiatu ziren Bilboko bertso errondaren kanporaketak, eta dagoeneko hiru ALBEkide sartu zaizkigu otsailaren 28an jokatuko den finalean: Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu. Eskolako Maddalen Ruesgas eta Maider Barañano ere oso fin aritu ziren. Honen 19an Aritz Landetaren txanda izango da. Ea finalera sartzea lortzen duen!