Otsailaren 22an jokatuko da XVIII. Abra Saria

Azebarri elkartean izango da, otsailaren 22an. Bertso-afariaren prezioa 10€koa izango da eta izena emateko epea zabalik dago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 704 385

Aurten ere, hamazortzigarren aldiz, Euskal Herriko 6 bertsolari gazte arituko dira Abra Sariaren lehian. Nerbioiko urak Abra itsasadarrean zabaltzen dira lehenengoz itsasora eta Abra Saria da, hain zuzen, eskolarteko lehien ibaia atzean utzi, eta bertso-plazen itsaso zabalera saltoa egiten lagungarri izan nahi duen saioa.

Otsailaren 22an kantuan ariko diren bertsolariak, honako hauek izango dira: Naroa Torralba (Sopela), Aitor Ugarte (Aramaio), Elixabet Etxandi (Izpura), Gorka Pagonabarraga (Durango), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Xabat Illarregi (Leitza).

Azebarri elkartean izango da bertso-afaria, 20:30ean hasita. 10€ko prezioa izango du eta izena emateko bi bide daude: emailez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita; edo telefonoz, 605704385 zenbakira deituta edo whatsapp bidez idatzita. 

 

 

 Eguna: otsailaren 22a, ostirala

Ordua: 20:30ean afaria

Tokia: Azebarri elkartea

Bertsolariak:

Naroa Torralba (Sopela)

Aitor Ugarte (Aramaio)

Elixabet Etxandi (Izpura)

Gorka Pagonabarraga (Durango)

Ane Peñagarikano (Zarautz)

Xabat Illarregi (Leitza)

Epaileak:

Martin Aramendi (Ataun)

Ainhoa Aizpurua (Gasteiz)

Joseba Santxo (Getxo)

Afaria: 10€ 

Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 605704385 telefonora deituz edo idatziz.