UNAI MENDIBURUK IRABAZI DU BERTSO ERRONDA SARIKETA, BIGARRENEZ

<strong>Maddalen Ruesgas, Maider Barañano, Aritz Landeta, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu ALBEkideek parte hartu dute Bilboko sariketan. Azken hirurek abestu zuten finalean eta Unai izan da txapeldun. ZORIONAK!

2017 urtean sortu zen Bilboko Errondabide kaleko tabernetan jokatzen den sariketa berezi hau. Lehenengo edizio hartan, Unai Mendiburu izan zen garaile eta bi urte geroago, berriro lortu du saria. Ander Anakabe deustuarrarekin buruz-burukoa jokatuta erdietsi zuen garaipena Unaik, 7 Katu gaztetxean jokatutako finalean. Kerman Diaz eta Paule Loizaga ere bertan izan ziren, kanporaketetatik finalera sailkatuta. Aurreko asteetan Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan jokatu ziren lau kanporeketetan, gure bertso-eskolako Maddalen Ruesgas, Maider Barañano eta Aritz Landeta ere aritu ziren lehian.

Zorionak ALBEko ekipoari, parte hartzaile guztiei eta sariketaren antolatzaileei. Eta, nola ez; zorionak zuri, Unai!!!