Argitaratze data: 2015/09/04

Uribe kostako eskola eta ikastola gehienetan dugu bertsolaritza lantzeko aukera LHko 5. eta 6. mailetan, baina ez askotan DBHra saltoa egin ostean horrekin jarraitzeko aukerarik. Horregatik ALBEn aukera eman nahi dizuegu bertsolaritza eskolak hartzen jarraitzeko DBHn ere.

DBHn ere, denok bertsozale                  

Argitaratze data: 2015/09/02

Antzinakoa da hitzaren eta dantzaren arteko harremana, eta ez da atzo goizekoa dantzariek bertsolariaren doinura dantzatzen ikustea bera ere. ALBEren 35. urteurrena aitzaki biribila da HITZAREN DANTZA ekitaldi berri eta berrizale honen estraineko agerraldia egiteko. Bertsolariak, musikariak eta dantzariak elkarren lagun eta elkarri eragiten. Ikusgarri bezain entzungarria izango da!

Argitaratze data: 2015/09/01

Urteroko legez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta, aurton IRAILaren 5ean (zapatuan) Errioxara joateko aukera izango dogu bertsozaleok. Aurton, baina, geralekua izango dogu Getxon, Bidezabal metro-geltokian. Autobusean jarleku batzuk lotzen dira eta, bizkor bazabiltzeze, zeuontzako izan daitekez.

Argitaratze data: 2015/08/04

Sekulako bertso saioak entzun eta gero Algortako jaiekin batera iragarrita genituen bertso-saioak bukatu dira baina ez eskualdeko bertso saioak, metroa hartu eta Erromora goaz bertako jaiez eta bertsoz gozatzera. Bertso saioa potente bat eta izugarrizko bertso poteoa zai izango ditugu Erromon.

Argitaratze data: 2015/07/09

URIBE KOSTA osoa bertsotan murgilduta dabil eta horren adibide bazterrik bazter iragarrita dauden bertso saio andana... Gorliztik hasita Erromo arte bertso saioz josita daukagu eskualdea. Orain Algortako Jaiak martxan daude eta bertan jarriko dogu bertso fokoa baina adi egon dagonari eta datorrenari.

Aurten 35. urteurrena ospatzen gauden honetan Bertso-Maratoia berezia izango dugu, urtero bezala San inazio egunea ospatuko da eta bertan beterano batek eta etxeko batek  parte hartuko dute Andoni Egañak eta Jone Uriak hain zuzen ere.