Abenduaren 22an (larunbata), arratsaldeko 7etan Getxoko Igeretxe jatetxean. Aurten, Imanol LAZKANO bertsolari ezagunari URREZKO AHOBIA emango diogu bere ibilbide luze eta oparoagatik. Sari-emateaz gain, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, horien artean bertsosaio oso erakargarri bat: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria eta Sebastian Lizaso. Amaitzeko, Kupela taldearen kontzertua eta kopaua zerbitzatuko da.
