Asuako gazteek gau berezia antolatu dute Derioko Baserri Antzokian larunbaterako, azaroaren 16rako. Bertso afariarekin hasiko dira 21:30etan eta DJ Munzaren musikarekin amaituko da gaua, 01:00etatik aurrera.

Asuako gazteek gau berezia antolatu dute Derioko Baserri Antzokian larunbaterako, azaroaren 16rako. Bertso afariarekin hasiko dira 21:30etan eta DJ Munzaren musikarekin amaituko da gaua, 01:00etatik aurrera.
Taldekako Xilabaren finala azaroaren 16an jokatuko da Izturitzen. HASTA LA 2TORIA eta EZ OTOI PENTSA taldeek Izturitzeko herriko gelan kantatuko dute 16:30etan, txapelketaren irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Saioaren aurretik bazkaria egingo da, 12:00etan; izena emateko aukera dago oraindik.
Hezetasuna auzoko jaiei hasiera emango zaie gaur 17:00etako txupinazoarekin eta igandera arte iraungo dute. Igandean, azaroaren 10ean, 13:00etan bertso-poteoa egingo dute ALBEko bertsolari gazteek.
Bertxoko Sariketako lehenengo kanporaketa izan zen pasadan ostiralean, azaroaren 1ean, Aramaion. Martin Abarrategi eta Markel Yoller izan ziren irabazleak, publikoaren esanetan.
Bihar, azaroaren 8an, bigarren kanporaketa jokatuko da Zalduondon.
Haurrentzako doako bertsolaritza tailerrak egongo dira azaroaren 4 eta 11n, Egizuk antolatuta. Erromoko Kultur Etxean egingo dira, 17:30etatik 19:00etara.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laudena izango da larunbatean, azaroaren 2an, Azkoitian. Saioaren irabazlea finalaurrekora pasako da zuzenean eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.