Argitaratze data: 2019/10/28

Taldekako Xilabaren finalerdia asteburu honetan jokatuko da bi saiotan: bata azaroaren 1ean Baionan eta bestea azaroaren 2an Müskildin. Irabazleak finalera joango dira zuzenean, Izturitzen jokatuko den azaroaren 16an.

Argitaratze data: 2019/10/25

Bertsokabi sariketako finala urriaren 24an jokatu zen Iruñeko Herriko Tabernan. Aurreko faseko bikote irabazleak Aitor Irastorza-Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain-Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo-Alazne Untxalo egon ziren oholtza gainean bertsotan; horietatik, Irati Majuelo eta Alazne Untxalo izendatu zituzten txapeldun.

Argitaratze data: 2019/10/24

Omenaldia egingo diote gure eskualdean maisu eta gidari lana egin zuen Jon Lopategi bertsolari handiari urriaren 27an Gernika-Lumon. Hainbat artista arituko dira ARGI BALTZA izeneko omenaldi horretan, Lizeo Antzokian 18:00etan, tartean paia ruiztar Fredi eta Xabi, eta Jone Uria Albizuri.

Argitaratze data: 2019/10/16

ZAS!ek aurten Bertso Jaialdia antolatuko du Basaurin azaroaren 10ean, igandea. Zurrumurruen aurkako bertso jaialdi honetan Andoni Egaña, Maialen Lujambio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Miren Artetxe, Aitor Mendilkuze eta Miren Amuriza arituko dira kantuan Basauriko Social Antzokian,  iluntzeko 18:00etan.

Arestian iragarri bezala, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso epailetzaren inguruko ikastaro trinkoa eratu dau Bilbon, datorren zapatuan hasita. Joseba SantxoMirari Azula eta Iñaki Aurrekoetxea izango dira gidariak, eta ikusita jendearen interesa, antolatzaileek epea luzatzea erabaki dute.