Aste honetan Taldekako Xilaba Txapelketaren bi saio egingo dira. Urriaren 11n ESKUKULA eta 4KOPLASARA taldeek kantatuko dute Amenduzen eta 12an EKAINAZ eta KONTRABANDA taldeak, Azkainen.
Aste honetan Taldekako Xilaba Txapelketaren bi saio egingo dira. Urriaren 11n ESKUKULA eta 4KOPLASARA taldeek kantatuko dute Amenduzen eta 12an EKAINAZ eta KONTRABANDA taldeak, Azkainen.
Osteguna den urriaren 17an ekimen berri bezain gozoa jarriko dute martxan ALBEk eta AZEBARRIk elkarrekin: ASE BERTSOZ. Mahaiaren bueltan bertsotan jarduteko aukera egongo da, nork bere mailan, puntuka, koplaka, bertsoka... ahoa jateko baino ez dute itxiko bertaratzen direnek. Zain gaituzue!
Epailetza ikastaroa eskainiko du Bizakaiako Bertsozale elkarteak urriaren 16an eta 26an, Bilbon. Epaile izan nahi dutenei zuzendutako ikastaro sakona izango da, goizeko 9:00etatik 13:30etara. Izena emateko epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.
Final laurdenen lehenengo saioa urriaren 19an izango da 17:00etan Andoainen, Basteroko kulturgunean.
Bihar larunbata, Urriak 5, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena jokatuko da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, 17:00etan.