Hezetasuna auzoko jaiei hasiera emango zaie gaur 17:00etako txupinazoarekin eta igandera arte iraungo dute. Igandean, azaroaren 10ean, 13:00etan bertso-poteoa egingo dute ALBEko bertsolari gazteek.
Bertxoko Sariketako lehenengo kanporaketa izan zen pasadan ostiralean, azaroaren 1ean, Aramaion. Martin Abarrategi eta Markel Yoller izan ziren irabazleak, publikoaren esanetan.
Bihar, azaroaren 8an, bigarren kanporaketa jokatuko da Zalduondon.
Haurrentzako doako bertsolaritza tailerrak egongo dira azaroaren 4 eta 11n, Egizuk antolatuta. Erromoko Kultur Etxean egingo dira, 17:30etatik 19:00etara.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laudena izango da larunbatean, azaroaren 2an, Azkoitian. Saioaren irabazlea finalaurrekora pasako da zuzenean eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Taldekako Xilabaren finalerdia asteburu honetan jokatuko da bi saiotan: bata azaroaren 1ean Baionan eta bestea azaroaren 2an Müskildin. Irabazleak finalera joango dira zuzenean, Izturitzen jokatuko den azaroaren 16an.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laudenak izango dira bihar, urriaren 26an, Eibarren eta urriaren 27an Aizpeitian. Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.