Deustuko Elorri bertso eskolak antolatuta, aurten bertso eskolak ari dira, hilean-hilean, Aferak izeneko bertso dinamikan protagonismoa hartzen. Abenduko ekitaldian, urtea ixteko, ALBEri deitu diote. Han izango dira Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Maddalen Ruesgas ALBEkideak antolatzaileek jarritako gaiaren inguruan inprobisatzen.
Aurten abenduaren 22an bertso loteria tokatuko zaigu, egun berorretan izango baita ALBEren bertso urteari azken brotxea ipiniko dion ALBE GALA.
Egitarau mamitsua prestatu dugu, eta gogoratu oraingoan 12:00etan hasiko dela ekitaldia, eta arratsaldeko 18:30ak arte luzatuko dela, koktel-otordua barruan dela. Deitu edo emaildu lehenbailehen, gonbidapena eskatzeko!
Urte amaierara heldu gara, baina ALBEko bertsolariek gogotsu jarraitzen dute! Abenduan mota guztietako saioetan kantatuko dute: plaza libreak, saio bereziak, galak... Hamarkada ixteko saio hoberik ez duzu topatuko!
Igandean, abenduaren 1ean, Sopelan egongo dira Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariak urteroko jira hasteko prest, KULUNKAN taldearen musikak lagunduta.
Pasadan larunbatean, azaroaren 16an, Taldekako Xilabako finala Izturitzeko Herriko gelan jokatu zen 300 pertsonen aurrean. EZ OTOI PENTSA taldeak irabazi zuen HASTA LA 2TORIA taldearen aurka.