Urtero bezala, ALBEko gaztetxoak Elgoibarko Aubixa baserrira joan ziren urtarrilaren 2tik 4ra. Eta egun horietan ez ziren aspertu, ez. Zertan ibili ziren ikusi nahi?
Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz ekimenak indartsu dirau! Gabonetako gehiegikerien eta tripakaden ostean, urtarrila patxadaz hartzea baino hoberik al dago? Otordu goxo eta arinaz gain, kantatu, entzun eta bertsotan aritzeko giro lagunkoi eta informala daukagu Ase Bertsozen. Bertsolari eta bertsozaleentzat ezin hobea!
Heldu dira gabonak! Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi eta kalejira antolatuko dituzte Uribe Kostako herriek. ALBEko bertsolari gazteak eta ikasleak ere handik ibiliko dira, eguberria baino lehen bertso batzuk botatzeko!
Ostiralean, abenduaren 27an, Erandion egongo dira Aitor Mendiluze eta Nerea Ibarzabal bertsolariak! Giroa animatu eta Erandioko kaleak musikaz betetzeko, KULUNKAN taldea izango dute lagun.
Eguberri egunean bertso jaialdi aparta antolatu du Larrabetzuko Bertso Eskolak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Oihana Iguaran eta Jone Uria bertsolariek Larrabetzun kantatuko dute gabonetako saio berezi honetan.