22. Korrika 2022. urtera atzeratzea erabaki da, baina euskara bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira hutsunea betetzeko. Horien artean, Erandioko udalak bertso saioa antolatu du martxoaren 28an, igandean. 12:30ean hasita, Onintza Enbeita eta Inazio Vidal arituko dira bertsotan Udaletxe aurreko karpan.
Oier Iturralde "Atano" izango da gai-jartzailea. Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte.