Argitaratze data: 2021/02/06

Taun, taun... Sante Ageda (i)Ageda, biher da Sante Ageda... taun, taun... Martiriaren akordua eta etxekoak koplatzeko bertsoak. Aspaldi hasi ginen ALBEkook Agate Deunaren bezperan Getxoko lurrak iratzartzen. Antzinako koplak eta antzinako ibilbidea, baserriz baserrikoa. Bertso zaharrak eta berriak. Aurton talde meharra, baina eutsi! Etorriko dira sasoi hobeak... EUUUP!!!

Argitaratze data: 2021/02/05
ETBko Hitzetik Hortzera programako lantaldea Getxora etorri da asteburu honetako saioa grabatzera. Jone Uria Albizuri eta Unai Mendiburu Valor bertsolariekin elkartu dira ALBEren ibilbideaz eta gaur egungo egoeraz berba egiteko. Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan  ETB1en izango dugu ikusgai.
 
Argitaratze data: 2020/12/21

2020ari agur esan eta 2021a bertsoekin hasi dute ALBEko kideek. Urte berria zaharra baino hobea izatea espero dugu!!

Argitaratze data: 2020/12/31

Aldazgora gertatu zaigu 2020. urte hau; trabes jarri zaigu eskolaren 40. urteurren biribila behar zuena; biziraupen proba bilakatu zaigu ospakizun aldarri izatekoa zena. Alabaina, nota onarekin gainditu dugu bat-bateko azterketa hau, mugak muga eta hutsuneak hutsune, oso duin garatu baitugu urte hasieran agindutako bertso agenda. Eskerrik asko, beraz, ahalegin horretan lagun izan zaituztegun guztioi! Urte barri on!!!

Argitaratze data: 2020/12/22

Berantzagi dantza taldeak antolatuta, abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiri egingo diegu harrera. Txalapartariak, trikitilariak, txistulariak, bertsolariak eta pailazoak ikusi ahalko ditugu Andres Isasin, Olentzero eta Mari Domingiren bisitari itxaron bitartean. Saioan ALBEko bertsolari gazteak arituko dira bertsotan. Eskuratu gonbidapenak agortu baino lehen! 

Argitaratze data: 2020/12/16

Olentzeroren etorrera ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten Erromoko Jai Batzordeak, Zasi Eskola dantza taldeak eta Ziztu Bizian eskaut taldeak: txapelketak, gutun bilketak, ikuskizunak... ALBErekin elkarlanean, bertso saioa ere antolatu dute! Abenduaren 24an, streaming bidez emitituko da Naroa Torralba, Imanol Uria eta Inazio Vidal ALBEko bertsolarien saioa. Ez ezazu galdu!