Maiatzean gazteek plazak beteko dituzte! Bizkaiko eskolarteko kanporaketa, sariketa, saio berezi eta mahai-inguruetan hartuko dute parte ALBEko bertsolari gazteek:

Maiatzean gazteek plazak beteko dituzte! Bizkaiko eskolarteko kanporaketa, sariketa, saio berezi eta mahai-inguruetan hartuko dute parte ALBEko bertsolari gazteek:
Maiatzaren 4an, 5ean eta 10ean Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Parte hartuko duten bertsolarien artean, Oier Rementeria, Jare Torralba, Peio Lago, June Diaz eta Maialen Lago ALBEko gazteak egongo dira bertan, haien maila erakusten! Kanporaketen irabazleak maiatzaren 29an jokatuko den finalean lehiatuko dira.
Orain dela bi urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasiko hau, jatetxea vietnamitarrean. Iaz, berriz, onlineko bertso saioa izan zen. Aurten, udaberria gure inguruan loratzen ari dela ospatzeko, Fadurako jatetxean bazkaldu eta Ane Labaka eta Imanol Uriaren bertsoekin gozatuko dugu. Larunbatean, apirilaren 24an, 13:30ean elkartuko gara. Zeren zain zaude, eman izena lehenbailehen!
Udaberria gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek! Saio musikatuak, bertso bazkariak, Ez da kasualitatea... Hauexek dira apirileko hilean egingo dituzten saioak.
22. Korrika 2022. urtera atzeratzea erabaki da, baina euskara bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira hutsunea betetzeko. Horien artean, Erandioko udalak bertso saioa antolatu du martxoaren 28an, igandean. 12:30ean hasita, Onintza Enbeita eta Inazio Vidal arituko dira bertsotan Udaletxe aurreko karpan.