Asteartean, ekainaren 29an, bertso saioa egongo da Sopelako udaletxe ondoko berdegunean. Aitor Mendiluze, Oihana Bartra, Miren Artetxe eta Peru Irastorza bertsolariak kantuan arituko dira Naroa Torralbaren gidaritzapean. Saioa ikusteko ezinbestekoa izango da gonbidapena lortzea.
