ALBEko bertsolariek martxoko hilabetea saio mota ezberdinez bete dute: Bertsoz betetako martxoa izango da aurtengoa! ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Ez da Kasualitatea, Plazara! ekimena, bertso saio musikatuak, sariketak...
Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak hitzordua dauka otsailaren 25an: Amets Arzallusek Miñan liburuaz egingo du berba 19:30ean, Erromoko Kultur Etxean. Solasaldian online parte hartzeko aukera ere badago, Jitsi plataformaren bidez. Presentzialki edo online parte hartzeko, aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.
1991ko udaberrian argitaratu zen Bertsolari aldizkariaren lehen alea. Ordutik, 120 ale argitaratu dira. Hitzetik Hortzera programak, urteurrena aitzakiatzat hartuta, 30 urteko ibilbideaz hitz egingo du Joxean Agirre, aldizkariko sortzailearekin, eta Beñat Hach Embar, gaur egungo editorearekin. Programa larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan emango dute, ETB1en.
Taun, taun... Sante Ageda (i)Ageda, biher da Sante Ageda... taun, taun... Martiriaren akordua eta etxekoak koplatzeko bertsoak. Aspaldi hasi ginen ALBEkook Agate Deunaren bezperan Getxoko lurrak iratzartzen. Antzinako koplak eta antzinako ibilbidea, baserriz baserrikoa. Bertso zaharrak eta berriak. Aurton talde meharra, baina eutsi! Etorriko dira sasoi hobeak... EUUUP!!!