Argitaratze data: 2021/11/16

BBK Sariketako lehen finalaurrekoa Abadiñon jokatu zen atzo, azaroaren 15ean. Errota Kultur Etxean Uribe Kostako eta Uribe Butroeko taldeak lehiatu dira Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleen aurrean. Uribe Kostako taldeak bildu ditu puntu gehien eta azaroaren 29an BBK Salan izango den finalera sailkatu da. Zorionak!

Argitaratze data: 2021/11/02
Hurrengo ostiralean, azaroaren 12an, trap estetikan oinarritutako ekitaldia egongo da Algortako kasinoan. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak izango ditugu kantuan, eta saioa otordutxo batekin lagunduko dugu. Eman izena orain!

Abendura heldu gara. ALBEko bertsolariek bertso urteari amaiera emango diote txapelketa, jaialdi eta bertso saio berezi hauekin!

Argitaratze data: 2021/10/28

Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

Argitaratze data: 2021/10/27