Uztailaren 28tik 31ra iraungo dute Algortako San Inazio jaiak, eta jai batzordearekin batera, hiru bertso saio antolatu ditugu Kasino plazan, 13:00etan. Uztailaren 31n BERTSO MARATOIA egongo da: eguerdiko bertso saioarekin hasi, Azebarrin bertso bazkaria eta amaitzeko bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Eman izena orain!
Uztailaren 29an, ostiralean, Beñat Gaztelumendi, Ekhiñe Zapiain, June Diaz eta Imanol Uria izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearekin.
Uztailaren 30ean, larunbatean, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Josu Sanjurjo eta Paule Loizaga izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Jon Amezaga gai-jartzailearekin.
Uztailaren 31n, igandean, Jone Uria, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Etxahun Lekue izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Maider Barañano gai-jartzailearekin. 14:30ean, Azebarri kultur elkartean elkartuko gara bazkaltzeko eta Jone Uria eta Aitor Mendiluze bertsolarien bazkalosteko saioaz gozatzeko. Arratsaldean ere maratoiarekin jarraituko dugu: Algortako hainbat tabernetatik ibiliko gara bertso poteoan, Ander eta Gentzane trikitilari eta panderojoleen laguntzaz.
Bazkarirako izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
San Inazio jaietako egitarau osoa hemen duzue ikusgai.