Argitaratze data: 2021/11/29

Hurrengo igandean, abenduaren 12an, bertso urteari amaiera emango diogu Igeretxe hotelean. Aurtengo ALBE Galan Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira. Horrez gain, bertso saio oso erakargarri bat izango dugu Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta ALBEko bertsolariekin. Amaitzeko cocktail bazkari batez gozatuko dugu, Josu eta Aritz Landetaren musikaz girotua!

Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 14. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 12an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa eta otordu gozo-gozoa edukiko dugu zain.
 
Argitaratze data: 2021/11/24

Abenduaren 3tik 10era bitartean Algortako aste kulturala antolatu dute Algortako jai batzordeko kideek. Biotz Alai plazan egingo dira egunetako kontzetu, tailer eta bestelakoak. Bertso saioa abenduaren 5ean izango da, igandean, 12:30ean. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain bertsotan arituko dira Miren Loizagaren gidaritzapean.

Argitaratze data: 2021/11/25

Igande honetan, azaroaren 28an, bertso saioa egongo da Lemoizko Urizarko pilotalekuan. Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue eta Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan 12:00etan hasita. Gai-jartzailea Jagoba Pereda izango da. 

Argitaratze data: 2021/11/23

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.

Argitaratze data: 2021/11/22

Presta zaitezte munduaren amaierarako! Ostegun honetan, azaroaren 25ean, apokalipsia dator Azebarrira: zonbiak, urakanak, sumendi erupzioak, tsunamiak eta bestelako hondamendiak izango dira Ase Bertsoz honen oinarria. Anima zaitezte eta eman izena!