Abuztuaren 10tik 14ra iraungo dute Portu Zaharreko jaiak. Abuztuaren 12an, 19:30ean, kantuan izango ditugu Jone Uria eta Joanes Illarregi. Marmitako eta Pijama egunean, abuztuaren 14an, Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Asier Alcedo bertsolariek 18:00etan bertso saioa hasi eta, ondoren, marmitako lehiaketako sariak banatuko dituzte.
Algortako Portu Zaharreko jaietako programa osoa hemen irakurri dezakezu.