Asier Alcedo

  • Andra Mariko aste kulturala irailaren 9tiik 12ra iraungo du, ostegunetik igandera., hainbat ekitaldi ezberdin eskainiz. Horien artean, larunbatean bertso saioa egongo da. 17:00etan, Peio Lago, Asier Alcedo, Paule Loizaga eta Aritz Landeta bertsolariak egongo dira kantuan, Maider Barañanorengidaritzapean. Eta igandean, etxeko txikienek bertsolaritzaz gozatu ahal izateko, URPEKARIAK bertso antzerkia 11:30eanhasiko da. Anima zaitezte!

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa Ortuellanjokatu da urriaren 16an. Gorbea Aretoan lehiatu dira Julen Ibarguengoitia Ordorika, Peru Vidal Gurrutxaga, Asier Alcedo Cano, Txaber Altube Sarrionandia, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Mikel Retolaza Etxebarria bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Txaber Altube izan da 484,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 4an Larrabetzun jokatuko den finalaurrekoan. 

    Hurrengo saioa Mungian izango da, urriaren 23an, Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Arkaitz Zipitria, Koldo Gezuraga, Oihana Bartraeta Paule Loizaga bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Abuztuaren 10tik 14ra iraungo dute Portu Zaharreko jaiak. Abuztuaren 12an, 19:30ean, kantuan izango ditugu Jone Uria eta Joanes Illarregi. Marmitako eta Pijama egunean, abuztuaren 14an,  Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Asier Alcedo bertsolariek 18:00etan bertso saioa hasi eta, ondoren, marmitako lehiaketako sariak banatuko dituzte.

  • Eguna: abuztuaren 14a

    Ordua: 18:00

    Tokia:Algortako Portu Zaharra

    Bertsolariak:Mikel Arrate, Naroa Torralba eta Asier Alcedo