2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa Ortuellan jokatu da urriaren 16an. Gorbea Aretoan lehiatu dira Julen Ibarguengoitia Ordorika, Peru Vidal Gurrutxaga, Asier Alcedo Cano, Txaber Altube Sarrionandia, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Mikel Retolaza Etxebarria bertsolariak.
Saioaren irabazlea Txaber Altube izan da 484,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 4an Larrabetzun jokatuko den finalaurrekoan.
Hurrengo saioa Mungian izango da, urriaren 23an, Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Arkaitz Zipitria, Koldo Gezuraga, Oihana Bartra eta Paule Loizaga bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.