Berantzagi dantza taldeak antolatuta, abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiri egingo diegu harrera. Txalapartariak, trikitilariak, txistulariak, bertsolariak eta pailazoak ikusi ahalko ditugu Andres Isasin, Olentzero eta Mari Domingiren bisitari itxaron bitartean. Saioan ALBEko bertsolari gazteak arituko dira bertsotan. Eskuratu gonbidapenak agortu baino lehen!
Aurtengo Areetako Olentzero eta Mari Domingiren ekitaldia 12:00etan hasiko da Andres Isasi musika eskolan. Txalaparta, trikitia eta txistuarekin hasiko da ekitaldia. Ondoren Pepa eta Kutxo pailazoen ikuskizuna egongo da, Xilipurdi antzerki taldearen eskutik.
Bertso saioa ere egondo da, noski, urtero lez. Jare Torralba, June Diaz eta Peio Lago ALBEko bertsolari gazteen eskuetan egongo da. Ostean, Olentzero eta Mari Domingiren etorriko dira bisitan eta opariak ekarriko dituzte nahi dutenentzako.
Gonbidapenak Berantzagi taldearen egoitzan lortu daitezke 18:00etatik 20:00etara (Artekale 8 behea) eta egun berean leihatilan ordu bete lehenagotik hasita. Erreserbak 617524480 telefonora deituz egin daitezke.