XXVIII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala abenduaren 2an jokatuko da Bilbon, BBK Salan, 18:00etan. Parte hartuko duten taldeak Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai izango dira. Aforoa mugatua izango denez, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.
Egoera berezia dela eta, nagusien taldeek soilik kantatuko dute Bilbon; gaztetxoen taldeek bideo bidez parte hartuko dute sariketan.
Sarrerak dohainik dira, baina izena ematea ezinbestekoa da. Hemen lortu daitezke: BBK Sariketa: Finala — Bertsozale Elkartea