Urria eta maiatza bitartean, Onintza Enbeitak gidatutako saioetara joanez bertsogintzari buruzko klase osagarriak hartzeko aukera izango dute 17 eta 23 bitarteko gazteek. Urriaren 16a arte dago irekita izena emateko epea.
1996 eta 2002 urteen bitartean jaiotako gazteek bertsogintzari lotutako hainbat alor landu eta sakontzeko aukera izango dute hilean behin, urritik hasi eta maiatzera artean. Hilean behin bi orduko saioak egingo dira, 18:00tatik 20:00etara, Bilbon. Onintza Enbeitaz gain, beste hainbat adituk hartuko dute parte gazteei ezinbestekoak izango zaizkien gaiak lantzeko.
Izen ematea online egingo da, urriaren 11tik 16ra bitartean. 50€ eskatuko zaizkio gazte bakoitzari eta saio denetara joan direnei ikasturte amaieran bueltatuko zaizkie.
Informazio gehiago bertsozale elkartearen webgunean.